XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Len esan dedanez, eguraldi goxoa egokitu zitzaien gaiñera, eta bikaiña igaro zuten.

Bai zaarrak ere ondo erantzun.

Aruntzean gazteak ibili ziran okerrena.

Oraindik ondo oitu gabeak.

Bertara iritxi ziranean, amonarentzat naigabe txiki bat: meza emalerik etzutela arkitu, berandu samar iritxi ziran ta.

- San Antonioren egunean etorri bagiña... zion amonak.

- San Antonio egunean, gure asmoak betetzeko gaizki ibiliko giñan Josetxok.

- Nolako asmoak dituzute, bada? Anttonik.

- Egon lasai.

Bere orduan ikasiko dezute.

- Ondo etorri al zera? galdetu zion Joanitak amonari.

- Bai; oso ondo, zuk emandako pastilla orri eskerrak.

Amonak mezaren batzuk enkargatu zituen.

Zaarrak elkarren ondoan eguzkitan gelditu ziran, mokadu bana artu ondoren.

Gazteak, bazterrak ikusiz, mendi aldera artu zuten.

Baiña Urkiolak bere ikusgarririk onenak basoak ditu.

Garaiz bildu ziran, eta bazkariaren aurretik gure gazteak San Antonioren aurrean beren ziña egin zuten.

Eguna aukeratu ere bai.

Eta, ondoren, lauren artean pake-pakean bazkari eder bat.

- Mendi au zer moduzkoa iruditzen zaizue? galdetu zien aitonak.

- Zoragarria zioten gazteak, udarako beiñepein.

Negurako gogor samarra izango da.

Baiña alde ederra dauka ipurditik arpegira.

Zoritxarrez, eliza ez dago bukatua.

Bizkaian ez al da orrenbeste diru?

Orduan bai benetan dotorea geldituko litzakela.

- Bai.

Probintzia aberatsa da au.

Badakizute, ordea, zenbat milloi bearko liraken ori ondo bukatzeko?

- Egia.

Alare merezi luke.

Jendeak eraspen aundia omen dio San Antoniori.